yo-amo-internet

Nia-ren Internet-a

Urteak dira “Gauzen Internet-a” delako adieraztea erabiltzen dela zeren eta gero eta teknologia-enpresa gehiagok, gure zerbizurako Internet-etik gobernatuta diren funtzionatu dakizkigun etxeko gailuak, nahi duten sarean konektatu. Egun, teknologia urrats bat haratago doa eta gure gailuak internetera konektatu beharrean, gerori konektatzen gaitu; zirkunstantzia horri “nia-ren Interneta” (The Internet of me) jarri diote izena, eta horren gainean idazten dute Andre Spicer-rek eta Carl Cederström “The conversation” idazki lanean

Adibide batzuk eman ditzagun: hainbat denboratatik hona kontrolatu ahal dugu gure odol-taupadak kirol egiten dugun bitartean, edota gure garun-jarduera lotan gauden artean. Halaber, erloju adimendunen berri heldu zaugu, gure emailak hartu eta erantzun egiteko ahalmen-gaitasuna ematen diguten erlojuak hain zuzem. Eta, zer gertatuko ote litzateke erloju berbera horrek hurrengo egite hauek egin ahal izango balitu?: nire garun-eskaneatzearen bitartez, nik kirola egin egin beharko nuelako abisua eman al liezadake erloju horrek? Gustuko dudan kanta jakin bat antzeman al lezake nire larruazala bibrazio-dardara-ren bidez? Ba al luke kontrolatzerik nire maskotaren funtzio neurologikoak eta biologikoak eta horien gainean ni iraunarazterik? Badirudi baiezkoa datekeela. Teknologiak gizakien informazio biologiko eta kognitibo barne-barnekoena deszifratzea lortzen badu, gutaz, geu baino hobeto/zehatzago/gehiago hitz egiteko gai izango al liteke gailuren bat?

Pertsonaren hobezintasuna neurtzen duen Teknologiak

Zirkunstantzia horiek beterik suertatzekotan, kezkatu egin beharko genuke. Geuri dagozkien datak makina batek deszifratuta gertatzeaz gain, datu horien eskuratzea, baliteke, dagozkion pertsonari berari ez ezik, beste inori ere ailegatzekoak liratekeela eta: adibidez, enpresariak jakitera heldu ahal izango lirateke beren langileak edota beren ekoizkien kontsumitzaileak zertan, non, etab.. dauden noiznahi ere. Halaber, haien gainean pilo bat informazio konfidentziala eskuragarri lirateke ere enpresario horiek.

Gero eta ustekabe hadiagoan hartzen gaituzte posta elektronikoen edota sare sozialen bidez ailegatzen zaizkigun publizitatearen ‘gomendio’ek, zeren aldi geihenetan inorekin ere komentatzen ez genituen interesatzen zaizkigun gauzak, asmoak edota egiteak, bete-betean asmatzen baitituzte. Publizitate “gomedio” horiek kontsumo patroietan oinarritzen direnez, asmatze hori askoz handiagoa izango litzateke gure garunak ezagutarazten ahal dituen barne-barnekoen motibazioetan oinarrituta egotekotan.

Hala ere, nahiz eta munduko korporazio handien datu-baseetako hainbat eta hainbat informazio hedapenak dilema dezente sortarazi, baliteke hedapen hori ez denik problemarik nagusiena, baizik

eta zenbaterainoko eragin duen hedapen horrek gizabanako gainean; pertsonak gero eta gehiago kanpotik heltzen zaion informazioaren arabera, baldintzatzen ditu bere jokaerak. Esaterako, GymPact app-a bat da non erabiltzaileak aurrez aurre gimnasiora joateko erabaki duen hilean aldi kopurua teklkeatzen du. Erabiltzeileak ezpadu asmo hori betetzen, nola sistemak geolokalizazioaren bidez badauka jakitea beteta dagoenentz, 5 dolarreko multa pagatu beharko du, eta diru hau beren asmo-planekin kontsekuente izan direnen artean banatuko da. Edota, Pavlok, beste app-a bat, zeinak deskarga elektriko txiki bat bidaltzen baitizu zure “asmo-onak” – esaterako, zure azazkalak ez jan- hausten dituzun bakoitzean.

Baliabide hauek guztiak lagungarri gisa agertzen zaizkigu gure ohitura txarrak haustekotan, gure portaera moldatuz, zintzoagoak, osasuntsuagoak, baita zoriontsuagoak ere, izan gaitezen: erretzeak minbizia eragin balizu, erre ez dezazun laguntzen dizute baliabide horiek. Nola? Zigorren, isunen, deskarga elektriokoen bidez. Horrela, pintinka, ohitura txarrak edukitzeak pertsona gaiztoagoak bilakatzen gaituela ulertzera ematen da. Izatea eta egotea-ren arteko nahasketa mota delako seinalea baita, edota, gero eta handiagoa bihurtzen den burbuila, non ongizate-erosotasuna inperatibo morala nagusiena bihurtzen den.

Baliteke eskumuturreko batek ohartaraziko dizu dieta jakin batekin zabiltzanentz, baina pertsona bat atsegina, esker onekoa, onuragarria… den ala ez – zintzoagoak egiten gaituena egitan- egiaztatzea, neurtzea lortuko al du?

Selfie-a nartzizismoren paradigma gisa

Aurten, jende askok “selfie” hitz aipagarrienetakoen artean kokatu dute. Batek edo bestek ingururatzen gaituen nartzizismo izurritearen paragigmatzat hartzen diraute, MercatorNet-eko Denyse O’leary-ren esanetan.

Sefie-ri esker, ez dugu inoren laguntza botoi bat sakatzeko ere, eta kamara aurrean paratzeko lotsaizuna galdu dugu, nahiz eta erarik behartuenean, naturaltasun gabekoa hori egin. Gure ohiturak aldatzea lortu duen fenomeno baten aurrean gaude. Selfie-a, edo, hobeto esanda, bizi ditugun une guztien betikotze-elkarbanatzeko gaurko usantzak gure itxura fisikoari adi izaten, intimitate sakonenekoen unean ere, eragin digu. Eta horrek, gurekin zerikusirik ez duen jendarte aurrean, ezagutzeko aukerarik inoiz ez ditugun pertsonak -eta horrexeagatik –geu eta haien arteko- elkarrekiko axolarik ez dagoelarik- zelan agertzen garen pentsarazten digu.

Personality and Individual Differences aldizkarian argitaratu berri azterketa batek dioenez, bere buruari egindako fotoak zabaltzen dituzten pertsonek nartzizistak, konpultsiboak, eta ezaugarri antisozialen batekin izateko probabilitate handiagioak dituzte. Selfie-a toki jakin baten edertasuna jendeari erakutsi nahi izan beharrean, nerau, “neu naiz hemen” exhibizionismoz beteta . Horren eragina hain hedatua denez, Facebook ahalguztiduna ere, ikaraz jarrita baitago Instagaram-en

izugarrizko aurrerapenaren aurrean, zeren eta erabiltzaileek ez duten honezkero bere “egoera” jarri nahi, baizik eta egoera hori foto baten bidez erakutsi.

Urte berrian betetzeko asmo-on digitalak

Teknologiaren rola gero eta nagusiagoa eta beharrezkoagoa denez gure bizieran, adituek aholkatzen digute ondo erabil dezagula, beti arrazoizko eran. Horrexeagatik, jende askok beren erabiltzaile-gisako jokabide digitalari dagozkion ideiaren bat, urte berrirako bizi hobetze asmo-onen osatutako zerrendari gehitzen diete. Tamara Rajakariar, kazetari teknologiko gazte baten aipaturiko asmo onak, Family Edge blogean agertzen direnak, ondorengoak dira:

* Gailu elektronikoak banan-banan erabiltzea: telebista ikustea eta aldi berean Facebook-ari begiratzeari, ez. Ez dut hain abarizios izan behar eta.

* Bizitzak dirau…zerik gabe: Sare sozialen eta Smartphonearen posta elektronikoaren alertak deskonektatu gabe

* Bakezko gaua: modu isilaz jarritako telefonoan, lo egin

* Ordu bat energia: mugikorra modu isilearekin lan egin eta ordu batean behin begiratzea, ez bost minututan behin

* Konexiorik gabe erabilgarria: ez dut poltsatik mugikorra atera behar beste jenderekin naizelarik.

* Asmo zehatzez – ez esateagatik hutsagatik- komunikatu . Nire sare sozialetan zer edo zer jartzen dudanaren edukiak interesagarriak edota benetan esatea merezi dutenak edota gustuko ditudanak izaten zaizkidalako.

* Alde onak nabarmendu: hedabide sozialek eskeintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu, beren arriskuak eta bizioak azpian hartuta.

Iturria: The Conversation, Family Edge, MercatorNet

Itzulpena: Ateleus