Amsterdam. «Hunkiturik nago», aitortzen zuen Buddy Elias-ek, 88 urteko Anna Frank-en lehengusuak, Annaren aitaren Basileako Anna Frank-en fundazioan ondorengoa denak. «Produkzio asko ikusi dut Annaren inguruan, baina oraingoa onena da alde handiz teatro arloan. Hain gauza inportantea da eten gabe jarraitzea Anaren historia gazte-jendeari kontatuz!». Oraingo honetan, Fundazioak, Holokausto biktimen umeak diren senar-emazte idazleen–Jessica Durlacher eta Leon Winter-ekoaren- esku uzti zuen Ana Frank-en egunkarian oinarrituko den jende gaztearentzako antzeslana.

Antzerki-lan hori dela kausa berariaz, teatro eraikin bat altxatu da: “Amsterdam Aretoa” izenekoa. Han, maiatzaren 8an lehen aldiz antzeztu zuten Anne. Protagonistak, holandarrak, jatorriz Portugaleko Rosa da Silvak, 28 lagun osatutako antzezlari-zerrendarekin batera, ukitu zuten publikoaren bihotza. Aretoa erabat bete zuten jendearen artean Guillermo erregea –hango hartan Maxima Gabe- politikoak eta faranduleroak zeuden. Prentsak ere, berotasun handiz hartu du ebentoa.

Anna Frank Fundazioak bi idazle holandarrei, Holocaustoren biktimen seme-alaba direnei, enkargua eman zien.

Marketing gora ta behera: polemika

Anneren estreinaldiaren baino lehen, polemika bat sortu zen antzezlanaren sarrera-txartel salmenta marketing egiteko edo promozionatzeko fondoak nola eskuratu galderaren aurrean.

Izatez, txartelarekin batera, txanpan-aperitiboa ala oso afari berezi  (apareko ardoa, afariari bereziki egokiturik ta guzti) eta garestia, eskura daitezke. Anna Frank-en Etxearen zuzendariak, Ronald Leopold-ek, etzuen kontu hori ondo ikusi. Fribolitatea zela adierazi zuen: “Hori ez dator bat neskato juduaren historia ikaragarriarekin”. Edo :”gaur kontzentrazio kanpoetan egingo dugu afaria”  izango litzateke” afari horiek egitekotan. Simile modo erreakzionatu zen Judutar Historia Museoko zudendari Ted Musaph-ek, zeinek, Trouw egunkarian zera adierazi zuen: “ sinestezina iruditzen zait antzezlanaren txartelarekin batera afari bat eskaintzea. Bergen-Belzen etzegoen ezer jatekorik.. eta, aldiz, imajina ezazu hiru plater. Kontua neskatoari gertatukoari egokitu egin behar da, eta aretoa jendez gainezka egoteko, horretako marketing-mota hori ezin da praktikatu».

Buddy Elias-ek (Annaren lehengusu eta familan bizirik dirauen bakarrak) ezulertuarena eginez, antza – lehenago, hainbatetan, Fundazioak eta Etxeak bere gorabeherak elkarrekin izan dituzte eta- ”ridikuloa” dela esan zuen; jendea beti ta beti dabil mahagaineratzen holako kontuak. Antzeslana ikustera joan daitezela eta kitto!”.

 Prentsa holandarrak berotasun handia erakutsi du Egunkariaren moldaketa dela kausa.

 

Bizil-luzera handiko egunkaria

Annaren egunkari famatua , atzeko etxearen ezkutalekuan idatzia zen, 1942-1944ra bitartean Amsterdamen. Han bizi zen, bere gurasoekin, ahizpa Margot-ekin, Pels familia eta beren seme Peter-ekin, eta 44 urteko dentistarekin, zeinak Annaren logela berean lo egin beharko zukeena. Prinsengrachten zegoen gordelekua, hain zuzen ere Westerkerk Elizaren dorrepean, non kanpandorreak sano narritatzen zituen inkilino klandestino guztiak, Anna salbu. Handik zegoen gaztainondo bat, urtaro jakiteko moduko laguntza zena. Hamairu urte betetzean, Annari karratu gorri-beltzadun koaderno bat oparitu zioten, bere egunkaria famatua izango zena ,hain zuzen.

Adiskide bati idatziriko eskutitzak bailiran – “Kitty maitea” zen beti guttun goiburukoa- idazten zuen Annak, eta, gertatzen zitzaiona eta sentitzen zuen guztia Kitty-ri kontatzen zion konfidantzaz.

Oso egoera berezi bizitzekotan zegoen neaberen aitorkizunak ziren.

Frankfort-etik Amsterdam-era etxez aldatu zuten Frank familiakideek. 1942ko uztailaren 9an, berehalako arriskugarritasunaren aurrean, gordegira bizitzera joan zen Frank familia. Juduek garraiobide publikoak erabili ezin zituztenez, oinez egin zuten bidea, Amsterdameko hegoaldeko beraien etxetik Prinsengratchengo gordelekurainokoa. 1944an familia salatua gertatu zen eta Auschwitz-era deportatua. Aita, Otto Frank, baino, inor atera zen bizirik. Anna eta Margot Bergen-Belzen-era deportatuak gertatu ziren, eta han hilgo ziren urte bat geroago. Anna15 urtekoa zen.

Egunkaria, Annaren adiskide Miep Giesek berreskuratua gertatu zen. Anna eta familiaren gordelekuaren eraikuntza berearen bulego batean egiten zuen lan Miepek. OItto Frank-ek 1950ean argitaratu zuen Egunkaria, pasarteren bat zentsuratuta. 1986an Gerra Dokumentazio-rako Instituto Holandarrak argitaratu zuen Egunkariaren edizio kritiko bat non Annaren aitak pasarte eta pentsamendu zentsuratuaz gainera, argitaragabeko orri batzuk agertzen ziren,

Egunkariaren lehenengo moldaketa pasa den mendearen 50Ko hamarkadan gertatu zen, Frances Goodrich-ek eta Albert Jackett-ek idatzitakoa. New York-en, 1955ean, arrakasta handiz estreinatu zen Egunkariaren moldaketaren antzezlana. Geroago, Hollywood-en filme bat egin zen.

Antzeslan batzentako teatro-areto bat espresuki

Amsterdam Aretoak podium erdizirkular bat du. Erdian, teatro-ekintza gertatzen da. Horren albo banatan Egunkariaren zatiren bat, Holokaustoko dokumentalak edota juduak jazartzearen eszenak, besteak beste, proiektatzeko pantaila handiak daude.  Irudi horiek eta musikak antzeslanaren impaktoa sendotzen dute, eta horren eszenografiak, hain inpaktantea izan arren, ez du ikuslearen  intimitatea eragozten.

Bi ordu eta erdiko antzelanaren iraupenarik gehiena ezkutalekuan gertatzen da. Annaren portaera, gordelekuaren biztaleen tentsioa eta tirabira hutsalen direla medio zinzelkatuz doa antzeslanean.

Helduek neskatoari sortzen zioten estutasunak, amarekin  gaizki moldatzeak, eta ,aldiz, aitarekin izugarrizko maitasunak, Peter-engan maitasunaren lehenengo piztuerak, eta Egunkaria argitaratzearen irrikak, faktore horiek guztiak Annaren menderagaitzekotasuna landu zuten. Epilogo itxaropentsuaz bukatzen da antzeslana. Han, Anna, gerraren bitartean sortu zituen sentimenduak, amaitu gabeko esaldiekin laburtzen ditu. Podium-aren gainean argizfokatu utzita geratzen da Egunkaria. Bakea ta askatasunezko mezua bailitzan.

Anneren ikustaldiak Amsterdamengo Anna Frank-en etxea bisitatu zutenak salbu, Amsterdamengo Aretoan baino, ezin dira egin. Etengabeko emanaldiak aldibereko itzulpen digitalak -mugikorretan- emango dira hizkuntz askotan. Kontatzekoa da, zentzu honetan, Egunkaria, Biblia salbu, libururik hizkuntz-itzuliena dela. Eta, bizirik dirauen azkenaren desioa beteko da: “Hain garrantzitsua da historia hori eten gabe kontatzea jende gazteari!” Antzeslanak, errealitate traditu gabe eta dramatismoa galdu gabe, baliteke litzenzia poetikoak erabiltzen, mezu baikor bat helaraztea lortzen du.

Sinadura: Carmen Montón

Euskal itzulpena: ATELEUS