ebook2

¿Zer gertatuko ote zaio liburuari aro digitalean?

Hobe da “iraultz digitala” ez esatea liburuez ari garelarik. Esamolde oso usatua izan ezezik, liburuari dagokionez, tasun hori ere ezpaita hain hedatua.

Duela hiru urteko Frankfurteko Ferian, 2020an, herri garatuetan liburu salmentaren erdia liburu elektronikoak izango zirela esan zen. Lehenago, Simon & Schusterreko departamentu digitalaren zuzendariak une gogoangarri hori aurreratu zuen 2010erako Estatu Batuei dagokienez. Honela adierazi zuen The Economist-ak (2014-10-11) argitalpen berezi batean. Egun, egunkariak onartzen du aldaketa digitala askoz lentuagoa suertatzen ari dela. Pasa den urtean, liburu digitalen salmenta, osoaren 29% zen Estatu Batuetan. Gainerako Herrietan, salmenta atzeratze nabariagoa da: Britaimia Haindian 21%, Japoian 13%, eta Alemanian 4%.

Liburu elektronikoek ez dute merkatua txkiagotgu, baina ekonomikoki ez dute handiagotu egin ere. Estatu Batuetan baino (-4%) etzen 2009tik-2021era salmenta osoaren jaitsiera estimagarririk egon: kausa zen liburu digitalak, paperezkoak baino merkeagoak direla. Baina joan den urtetik hona beren hedapenak handiagotu egiten du “tarta”. Gainera, errentagarriagoak dira, eta, hortaz, Estatu Batuetako argitaletxe handien bostek –Hachette izan ezik- lortu zuten mozkin-tartea hadiagotzea 2010-tik-2013ra.

Liburua ezin da « des-paketatu » egin

Egun, oso jende gutxik iragartzen dute paperezko liburuaren desagerpena edota ekoizkin marginal bihurtzea. Zer nolako berezitasun dauka liburu mota hori Internet-digitalizazioaren eragina sufritu zuten beste hainbesteko produktuen aurrean?

Liburu imprimitua “teknologia benetazko konkurrentziala da: eramangarria, iraunkorra, bereizmen handikoa, eta etzaio batería agortzen” (Amazon-eko Russell Grandinetti)

Liburu horietako ezugarri ezagun bat, euskarri informatikoa “des-enpaketatu” egiten uzten duelakoa da. CD-a urrezko-arrautz oiloa zen diskoetxeetaro, harik eta Napster eta iPod-ak frogatu zuten abestiak banan-banan saltzea bazeuden arte. Gero eta jende gehiago ez dute “egunkaria” irakurtzen, Interneteko bilatzaile, atalak, Facebook, Twitter.. direla medio, “Interneteko berriak” baino. Fenomenoak telebistaren gainean badu ere eragina: Estatu Batuetan nabaria da ikusle askok ez dutela pagatu nahi telebista paketeak non 50eko kanaleko eskaintzatik, bakarrik 4 edo 5 dira benetan interesatzen zaizkienak. Hori egin barik, nahi dituzten programen truke pagatu nahi dute ; Kable-satelite harpidetzek behera egiten dute, eta Netflix (posta-elektroniko-truke bideokluba, audiobisualak biltegi/errepositorio bihurtua) -en bidean HBO-k eta CBS-ak karta telebista Interneten medio eskaintzen dute.

Baina liburuak “des-enpaketatu” egin ezin dira. Molde digitalean merkeagoak dira, baina jasotzen duguna diferentea da, diska batetik abesti solte bat ala telebista-kate batetik pelikula solte bat ez bezala, Interneten paperean baino, berriak ikusgarriagoak izan daitezke. Russel Grandinetti, Amazonengo Kindle departamentuaren zuzendariaren esanetan, liburu inprimitua ez da hilgo zeren eta « liburu imprimitua

“teknologia benetazko konkurrentziala da: eramangarria, iraunkorra, bereizmen handikoa, eta etzaio batería agortzen” .

Editorial gabeko edizioa

Hala eta guztiz ere, aurrerapen digitalak liburu merkatua asko aldatzen du, The Economist esanetan. Lehendabiziz, saltzeko eran, Amazonen meritua dena, hain. Hori liburudenda tradizionalei kaltegarria gertatzen zaie. Baina gremio horren zorigaitzak hasiak ziren jada merkatu kateekin eta super-hipermerkatuekin. Ez dute ere liburu elektroniko konkurrentzian sartzerik. Hala ere, Amazonek berak eskaintzen diete irteera ireki bat publikorantz, Amazonengo Interneteko denda erabiltzen uzten dielarik paperezko liburuak saltzeko. Jarduera hori errepikatzen da beste ekoizkin xehekariekin.

Editatzeko era aldatu ere egiten da. Zeren liburu elektronikoarekin, argitaletxeak egiten duena, bai duela “des-enpaketatzea”:originalak hautatu, egileari hobekuntzak iradoki, bere lana finantzatu, txestatze, prestatu eta zuzendu, aleak ekoiztu, biltegi hornikuntza iraunarazi, ekoizkinak salguneetan jarri, promozio komertziala egin.

Izatez, molde digitalak autoedizioaren gorakada nabarmena erraztu du. 2012an, Estatu Batuetan esleituetako 400.000 ISBN inguru – ia lauretik bat- liburu autoeditatuetarakoak joan ziren. Nielsenen esanetan, pasa den urtean Bretainia Handian saldutako liburu elektronikoei dagokienez bostik bat horrelakoak ziren.

Hori da “des-enpakatatzearen” era nagusia. Egileak, argitalextetik atera barik, publikoengandik eskura dezake idazteko kapitala, crowfunding dela medio, edo aurrerapen bat eskaintzen eta bere emanaldikako nobelaren harpidetzak saltzen. Horrelako jarduera hori badago jada, baina, egun, arraro xamarra da eta eduki baditu ere bere mugak: oraindik genero-literaturan (arrosa, beldurrezkoa, autolaguntza), beren irakurle hiperzaleak eta fidelak dituena, baino ez da ondo ibiltzen.

Argitaletxe bat liburuak diseinatzeko eta produzitzeko ez da ezinbestekoa ere: egileak berak, ala berak kontratatutako norbaitek, gaur eguneko programa informatikoetan edo Amazonen CreateSpace aditua, egin dezake diseinua eta produkzioa. Liburu autoeditatuetako promozioa denda biurtuala beraren medio, hala nola Interneten, sare sozialak barne.

“Des-enpaketatze” joera kontutan hartzen, Markus Dohle, Penguin Ramdom House-ren zuzendari nagusiaren esanetan: “argitaratzaileak haintzat hartuta izango direla, haiek baino inork hobeto hedatzen badituzte egileen lanak, egileei erakusten dietenean”.

Sinadura: Rafael Serrano (icmedianet.org)

Itzulpena: ATELEUS