Internet informazioz beteta dago. Historian zehar inoiz ez du inork hainbeste jenderekin horrenbeste elkarbanatu, amen-omenik ere barne sartuta. Astero gure internet-“gezur anoa” heltzen zaigu, eta, estatistikak dioenez, ezinezkoa zaigu holako gezurretako batean behintzat ez erortzerik.
Neu ez nator ados, gizakiari dagpkionez, ikuspegi negatiboekin, ezbaitut uste interneten bidez jendearen eskura amen-omenak jartzen dituena, ergela, ikasgabea, edota aurresuposatzeko moduko asmo txarrekoa denik.
Gaitasun gutxirekin izugarrizko lorpenak eskuratu dituen animalia-mota den hori gizakia da eta. Hona hemen, nire ustez, gure artean gezur-elkarbanatze horren arrazoiek osatutako zerrenda bat:

• Arrazoi sozialak.
• Gizarte-animaliak gara. Denek Facebook-ean lukainka ala amen-omen jakin bat argitaratzen baldin badute…nire tribukideak ezin dira oker egon! Eta ezpadaude oker.. gizarte-adostasunaren erosotasun(keria)etik kanpo ateratzera ausartze hori…zertarakoa?

Gizarte-gailentasun eskuratzeari begira. Amen-omen dezentek gizarte-edukiazkoak edota “bitxikeria” dibertigarriak dira. Klik pare bat dela medio gizarte-taldearekin eta beren kezkekin konpromisoak hartuta garela erakutsiaz gain, umore onekoa eta eduki graziosoak dakartzaten pertsonak garelako baieztapena da ere. Kostu txikiaz hobetu ahal dugu gure gizarte-irudi pertsonala

-Gure gizarte-taldeak idartu egiten digu irudi hori.Parekatze-berdinkidetzekoitasuna (erderaz “homofilia”) antzekoen artean giza harremanetan jarztzearen joera da. Zure sare sozialean elkarbanatzen duzun guztia indartu egingo da.

Arrazoi pertsonalak.
-Gure jarrera-sinesmen sistemarekiko oinarri-koherentziari eusten irautea. Gezur-asmakeria gehienek baieztatzen dituzte gure teoria sineskorrak edota gure etika-balioen Sistema. Alderdikaritasunkerian erortzen gara, lusinga, koipea ematen digun informazioari entzunez, uko egiten gaituenari begiratu barik.

-Dakizkigun gauza gehienak ez ditugu ezagutzen adituek ezagutzen duten bezala, gure jakite arlokoan baino ezpaikara adituak ,eta amen-omen nahasteetan erortzea errazago zaigu heltzen ari zaigun gaia gure espezialitatekoa ezpada. Baloratu egiten dugu informazioa gainazaleko gauzeei begira, adibidez, hiztunaren itxurari edo textuaren irakurtzeko tipografiari, labur esanda, baliabide periferikoak ez barruko-funtsezkoak erabiltzen. Honela egiten dugu informazioaren ebaluazioa, eta informazioaren sinesgarritasunaren esleipena ezin sumatuzko xehetasunez baliatuz.

-Azkar pentsatu. Lehengo ildotik jarraituz, gure adimenetik igaro diren gauza gehienak azkar prozesatzen ditugu, ahaleginik egin gabe, eredu jakinak aplikatuz, zeintzuk diren egite horren emaitzei begira gabe. Zeren amen-omenak zabaltzeak gutako batzuk eskandalizatu egiten bagaitu ere –bereziki ondo menperatzen ditugun gaiei buruzkoak baldin badira- beste haietako batzuei eztzaie inporta geu ez bezala. Psikologia arloko berri oker bat elkarbanatzen badut..

Behin hasita bidai luze bat oso lan nekeza da atzera jotzea. Hainbat alditan zerbait amen-omena dena frogaren bat norbaiti aurkezten badigu ere, aurka egiten dio gezurra dela konbentzitzeari. Limurtze-zientziak erakutsi digu pertsona batek bere burua azaldu baino ez dagoela ezer hoberik, adibidez, “eginen” poderioz bere burua estutu. Ezin da ahaztu “sunk-cost”-a (“hondoratutako kostea”) existitzen dena -eztabaida bandera, galtzen, desagertzen delarik- eta inork ere ez du inbertitu duena galdu nahi, borroka hori guztiz galdurik balitz ere eta gero eta galera gehiago ekarri baino ez luke egingo.

Honaino azalpenak. Irtenbideei buruz galdetzen badidazue kontua askoz zailago datorkit. Ehunka minutuko berriak eta ADSL-a eskura duen Sabanako tximinoen kontrako eztabaida aldapa gora egiten zaigu. Gure gaitasun kognitiboak harrigarriak dira baina batzuetan huts egiten dute. Izan ere, ebidentziaren aurrean, itsutasuna dugu. Beharbada..zera bururatzen zait..

Irtenbideak (?)
-Abokatuak pentsatzen duen bezala baino, epaileak pentsatzen duen legez pentsatu egiten saiatu behar dugu. Zerbait baieztatzen duenari Onus Probandi-a (frogaren obligazioa) dagokiola gogoratzeaz gain, amen-omena zerbait denentz, baiezko eman behar dela, ezezkoa egiazkoa dela frogatu den arte, kontutan hartu behar dugu ere.

-Ziurtasun ala zalantza? Zalantza. Zalantza baldin bada, pentsatu. Pentsatu ostean, zure pentsamentuaren kontrako probarik – ez aldekoak- dagoenentz hausnartu. Ez dezagun gure ezjakite oinarri sasi-ziurtasunen poderioz.

-Argibideak eskatu dizkiegun Informazio-iturriak anitzak izan daitezela. Era askotako tontoen osatutatko talde bat listo homogeneoen osaatutako talde bat baino listoagoa omen da.

-Funtsezko gomendioari eutsi ahal dugu beti: kontuak egin, lerdokeriak baztertzeko sen onak erabil itzazu. Kontaketa xaloak egin itzazu zenbateek gutxieneko sentsua dutenentz ebaluatu dugularik. Adibide moduan, 70.000 deiak delako amen-omena.

Iturri: Guido Corradi http://conductual.es/por-que-consumimos-bulos/

Euskera itulpena: ATELEUS

Amen-omena al da?
-Abokatuen moduan baino,
epaileek bezala
pentsatu egin behar dugu.
-Ziurtasun ala zalantza? Zalantza.
-Aniztasuna, eta berri-iturriak konparatu.
-Oinarrizko Matematika erabili

Egia hortxe kanpoan dago, baina amen-omen ere.